AUTOKONPOSTARI BURUZKO
KANPAINA BERRIA

Laster, aukonpostajea sustatzeko kanpaina berria abiatuko dugu, eta horretarako 50 autokonpostagailu banatuko ditugu.

Lehentasuna izango dute aurreko kanpainan itxarote-zerrendan geratu direnek.

Eman izena. Eta lortu lorategiko eta sukaldeko hondakin organikoak (freskoak zein kozinatuak) sortzen diren lekuan gelditzea: zeure etxean. Ingurumena zaintzen lagundu eta kalitateko konposta sortuko dugu, gero zure baratzean edo lorategian erabiltzeko.

Izena eman duten familiek doan jasoko dituzte konpostagailu, aireztagailu, bizkortzaile eta gida didaktiko bana. Halaber, doako prestakuntza-tailerrak egingo dira, eta nahitaez joan beharko dute.

Txorierrin jarriko diren konpostagailuak besterik ez.

Contenedor gratis

 

txorierriDFB

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da

info@txorierrikonposta.com | 944 540 350 | Lehe oharra