Izena eman nahi dut

Herritarren partaidetza funtsezkoa da, eta edukiontzi marroia erabiltzeko, aldez aurretik izena eman behar da.

Ekimen honetan parte hartzen duzuen familioi birziklapen-kit bat emango dizuegu doan (poltsa konpostagarriak, 10 litroko ontzi txiki bat, eranskailu bat zer bota daitekeen eta zer ez jartzen duena, edukiontzi marroia irekitzeko giltza bat, eta atxikitutako dendetan poltsa konpostagarriak lortzeko txartela -zamudioztarrak izan ezik, hauek hiritar txartela erabiliko baitute-).

Ekoizle handiei (supermerkatuak, jatetxeak, fruta-dendak, lore-dendak eta eskola publikoak) ontzi handiago bat emango dizuegu.

Oraindik izena eman ez baduzu, apunta zaitez eta jaso ezazu birziklapen-kita hemen:

Bidali email bat zure datuekin info@txorierrikonposta.com helbidera, deitu 94 454 03 50 telefonora edo bidali whastapp bat 682 797 483 telefonora.

 

txorierri    DFB

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da

info@txorierrikonposta.com | 944 540 350 | Lehe oharra