Maiz egiten diren galderak

1.- Hondakinak biltzeko edozein poltsa erabili al daiteke?  

Erabili konpostatzeko berariazko poltsak. Dendetan erosketak sartzeko ematen dizkiguten poltsek ez dute balio, horiek biodegradagarriak dira, eta ez konpostagarriak.

2.- Zein birziklapen-sistema da eraginkorrena Txorierrirako?

Iragan 2012ko urrian Mankomunitateko Hiri Hondakinen Diagnosi eta Plana gauzatu zen. Plan eta diagnosi hori kanpo aholkularitza-enpresa bati enkargatu zion Mankomunitate honek, aurreko hondakin plana 1996koa baitzen, eta hori berritu behar baitzen.

Txosten berri honetan azpimarratzen zen estalki griseko edukiontzi berdeak —hau da, gainerako zatikia jasotzeko edukiontziak— heinean-heinean erretiratu egin behar direla, birziklapen-maila areagotzeko. Hala, hondakin gehienak birziklagarriak direla ulertu behar dute herritarrek, eta joera hori indartu egingo da materia organikoaren gaikako bilketa iristen denean. Diagnosi horretan, bi bilketa-moten abantailak eta desabantailak aztertzen dira: atez ateko sistemarenak eta bosgarren edukiontziarenak, hain zuzen. Hala, dokumentu horren arabera, atez ateko bilketa sistemaren kostu ekonomikoa edukiontzi marroi bidezko bilketa-sistema baino handiagoa da.

3.- Arrautza-oskola bota al daiteke?

Ez. Arrautzen eraginez, infekzio-eragileak askoz ere gehiago hazten dira. Gehienetan, arrautza-arrastoak izaten dituzte arrautza-oskolek.

4.- Oliba-hezurrak bota al daitezke?

Bai.

5.- Eta gurinezko opilak?

Zorrotz jokatuko bagenu, esneki-deribaturik badu, ezin da edukiontzi horretan bota. Baina horrelako opilek gurin-kopuru oso txikia dutenez, ez luke arazo handirik sortuko.

6.- Pixoihal biodegradagarriak bota al daitezke?

Ez. Erabilita badaude, ezin dira edukiontzi horretan bota (ezin da gorotzik bota). Ez badira erabili eta biodegradagarriak badira, bota daitezke, baina oso arraroa da norbaitek erabili gabeko pixoihal biodegradagarri bat botatzea, plastikozko bilgarririk gabe, gainera.

7.- Zuhaitz-hosto mota batzuk ezin dira bota, zein mota dira horiek?

Palmondo-hostiak, panpa-lezkak eta banbu-lezkak ezin dira bota.

8.- Kimatze-hondakinak poltsa batean bota behar al dira derrigorrez?

Poltsa batean botatzea komeni da. Kimatze-hondarrak badira, zatituta egon behar dira, eta kopuru txikitan bota behar dira. Kopuru handiagoak badira, Garbigunera eraman behar dira.

Gainerako hondakinak poltsa batean bota behar dira, era horretan, usainak eta bestelako ondorioak minimizatzeko.

Gainera, Loiun, Lezaman edo Sondikan bizi bazara, udaletxera dei dezakezu inausketa eta lorezaintzako hondakinak batu diezazkizuten.

9.- Udalerriak Artigaseko konposta lor al dezakete?

Bai, berez, udal batzuk dagoeneko konpost hori eramaten hasi dira. Konpost hori kobratu egiten da.

 

txorierri    DFB

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako egitasmoa da

info@txorierrikonposta.com | 944 540 350 | Lehe oharra